Data1939/11/08
SorterriaBarruelo de Santullán (Palencia)
ZirkunstantziakBederatzi anai-arrebetatik bost erbesteratu egin zituzten, tartean bera. Jaioterritik Santanderrera, eta, handik, Gironatik barrena, Belgikako Ostendera iritsi zen. Bertatik, Oostduinkerke herrira eraman zuten. Erbesteratu zituztenean gerra zibila hastear zen Espainian. Bere aitona zauritu egin zuten Errepublika garaian eta Burgosko ospitalean hil zen 1935ean. Lehen Mundu Gerra hasi aurretik bueltan ekarri zuten. Lehenik, Atxurira, eta, ondoren, Sopuertara eraman zuten, bere amonaren bizilekura.