Zirkunstantziak | Frank eta Jessie Simmons-ek (Labour Party-ko aktibista izan zen) hartu zuten euren etxean. 1959an, Londresko Somers Town-en bizi izan ziren. Bere arreba Amelia ere Britainia Handira erbesteratu zuten, baina itxura denez, beste familia batek hartu zuen. Familia beraren ardurapean geratu izanari buruzko aipamenik ez dago. Alberto anaia, berriz, Frantziara erbesteratu zuten. Ondoren, Guadalajarako Artxibo Militarraren arabera, zigortuta, lan batailoietan aritu zen. Bilboko kartzelan egon zen preso, eta, 1952ko apirilaren 4an, baldintzapean aske geratu zen. Hala jasotzen du Estatuko Agintaritzaren Aldizkariak. |