Zirkunstantziak | 1906an jaio zen eta gerra zibilean hainbat bala-tiro jaso zituen. Rosa Luxemburgo Batailoiko Kapitain gisa amaitu zuen guda. Hiru urte eta erdiko espetxealdira zigortu zuen Francok beste hiru kideekin batera. Exekuzioa saihestu ahal izan zuten, nahiz eta ondoren, Gallartan egin zuten bilera komunista baten ondorioz, beste 14 urtez kartzeleratu. Bere alabak lehenengoz besarkatu ahal izan zuenean 14 urte zituen, Madrileko eta Burgoseko espetxeetan burdin barrek banatuta egiten baitziren bisitak. Gernikako bonbardaketan egon zen pertsonak laguntzen. Luze bizi izan zen. 1997an hil zen, 91 urtekin. Gallartako gaztaroko lagunek Monchi deitzen zioten |