GeneroaGizonezkoa
SorterriaAmorebieta-Etxano (Bizkaia)
BizilekuaBilbo (Bizkaia)
ZirkunstantziakFamilia abertzalea zuen. Madrilen ingeniaritza ikasi zuen eta Amorebietan oporretan zegoen gerra lehertu zenean. Deustuko Tenienteen Eskolan formatu zen, eta artilleriako teniente gisa borrokatu zen. Bilbo utzi zuen azkenetarikoa izan zen; ordurako tropa faxistak hirian sartzen ari ziren. Tropa italiarrek Kantabrian atxilotu eta Santoñan sartu zuten preso. Heriotza zigorra ezarri zioten, eta, ondoren, horren ordez, biziarteko zigorra. Dueson eta Puerto de Santa Marian egon zen espetxeraturik bizpahiru urtetan. Gero, libre utzi zuten. 40. hamarkadan Sotarekin ontzi-kapitaina eta Barakaldoko futbol taldeko jokalaria izan zen. Dueson, epaileak zer edo zer deklaratu nahi zuten galdegiten zien epaituei, bere esanetan. Bera baino lehen epaitu zuten gasteiztar bati, abizenez Azkarraga, deklaratu nahi zuen galdetu omen zion, eta baietz. "¿Y qué declara?", "Que tengo la conciencia tranquila y que he cumplido con Dios y con mi Patria". Epaileak, atzera: "Ah, muy bien, ¿y a qué patria se refiere usted?". "A mi única patria, Euskadi", gasteiztarrak. Epaileak gizon hura fusilatzeko agindua eman zuen. Berak deklaratzeko ezer ez zuela adierazi zion epaileari.