Data1938/05/22
SorterriaAntsoain
NonEzkaba
Zirkunstantziak1911an jaio zen Kantabrian. Langilea. Deustun bizi zen. Alderdi Komunistako militantea eta SOM-UGTko burua zen Bilbon. Bizkaiko Labe Garaietako langileen aldeko greba orokorrean atxilotu zuten (1931-11-30). Gerraren lehen egunean atxilotu zuten Baranbion (Araban). Gasteizera irits ez zitezen, faxistei bidea mozteko agindua eman zion Bizkaiko Gobernadore Zibilak, eta horregatik zegoen bertan. Preso hartu, Gasteizera eraman eta heriotza zigorra ezarri zioten 1936ko uztailaren 28an "errebolta militarrean parte hartzeagatik". Hurrengo egunean, Burgoseko agintari faxistek heriotza zigorra ordeztu eta bizi osorako espetxe zigorra ezarri zioten. Iruñeko San Cristobal gotorlekura eramaten zuten preso. 1938ko maiatzaren 22ko ihesaldiaren burua izan zen. Bi egunera Txulapainen atxilotu zuten eta bertan fusilatu. Gorpuzkiak ez dira agertu.