Data1937/05/23
SorterriaMilagro
NonIruñea
ZirkunstantziakPablo Milagroko (Nafarroa) serenoa zen. Bizilagunen zerga bilketaz ere arduratzen zen. Egunero udaletxera joan eta bildutako dirua ez ezik agiriak ere uzten zituen bertan; horien kopia bat hartzen zuen. Behin, desagertu eta dirua lapurtzea leporatu zioten, ordainagiriak gordeta zituen, ordea, eta hori hala, salbu zen. Iruñeko kartzelara eraman zuten preso, aipatu ordainagiriak agintarien esku jarriko zituelakoan. Baina ez zuen egin, egiten zuen unean hil egingo zutela bai baizekien. Ordainagirien truke, faxistek aske utziko zutela esan zieten bere emazteari eta anai bati. Pablok, aitzitik, halakorik ez sinesteko eskatzen zion bere emazteari kartzelatik bidalitako gutunetan. Lau seme-alabekin geratu zen. Halako batean, ordainagiriak eman zituen. Milagroko beste hiru herritarrekin batera erail zuten gutxira. Non dagoen ez da jakina. Herriko apaiz Quintín Huartek, berak bazekiela esan ohi zuen. Desagerturik jarraitzen du. 33 urte zituen erail zutenean. Ordura arte bizi izandako martirioari buruz aritu zen gutunetan.