Agenda
2021-12-10 18:00 Aroztegi Aretoa, Barrenkalea 7
"Gogoan hartzeko izenak", Euskal Memoria Fundazioaren liburuaren erakusketa, zabalik izango da Bergaran, abenduaren 3tik 16ra arte. Lanaren egilea Joseba Zabalza argazkilari iruindarra izan da. Aroztegi aretoan erakusketa ikusgai. Erakusketa 18etatik 20:30era ikus daiteke lanegunetan eta 12etatik 14etara larunbat eta igandeetan.
2020-03-02 19:00 Anguleri kultur etxean
"Gogoan hartzeko izenak", Euskal Memoria Fundazioaren liburuaren erakusketa, zabalik izango da Larrabetzun, martxoaren 2tik 13ra arte. Lanaren egilea Joseba Zabalza argazkilari iruindarra izan da eta asteleheneko bisita gidatuan, hilaren 2an, izango da bera. Anguleri kultur etxean erakusketa ikusgai
2020-02-03 19:00 Hernaniko Biteri kultur etxea
"Gogoan hartzeko izenak", Euskal Memoria Fundazioaren liburuaren erakusketa, zabalik izango da Hernani, otsailaren 3tik 14ra arte. Lanaren egilea Joseba Zabalza argazkilari iruindarra izan da eta asteleheneko bisita gidatuan izango da bera. Erakusketa ikusgai Hernaniko Biteri kultur etxean.
2019-11-11 18:30 Etxarriko Kultur Etxean
"Gogoan hartzeko izenak", Euskal Memoria Fundazioaren liburuaren erakusketa, zabalik izango da Atxarri Aranatzen, azaroaren 11tik 24ra arte. Lanaren egilea Joseba Zabalza argazkilari iruindarra izan da eta asteleheneko bisita gidatuan izango da bera. Inaugurazioa hilaren 11an, 18:30ean, . Etxarriko Kultur Etxean.
2019-11-08 19:00 Itsasonean
"Gogoan hartzeko izenak", Euskal Memoria Fundazioaren liburuaren erakusketa, zabalik izango da Muskitzen, azaroaren 8tik 10era arte. Lanaren egilea Joseba Zabalza argazkilari iruindarra da. Erakusketa Itsasonenaan ikusgai.
2019-11-01 19:00 Apeztegiberriko ganbaran
"Gogoan hartzeko izenak", Euskal Memoria Fundazioaren liburuaren erakusketa, zabalik izango da Jautsarausen, azaroaren 1tik 8ra arte. Lanaren egilea Joseba Zabalza argazkilari iruindarra da. Erakusketa Apeztegiberriko ganbaran ikusgai. Lehenengo egunean, hilaren 1an, argazkien egileak hitzaldi bat emango du leku berean.
2019-01-14 19:00 Oñatiko Kultur Etxea
"Gogoan hartzeko izenak", Euskal Memoria Fundazioaren iazko liburuaren erakusketa, zabalik izango da Oñatin, urtarrilaren 14tik 27ra arte. Lanaren egilea Joseba Zabalza argazkilari iruindarra da. Erakusketa Oñatiko kultur etxean ikusgai. Lehenengo egunean, hilaren 14an, argazkien egileak htzaldi bat emango du leku berean.
2018-12-05 19:00 Uhagon kultur elkartea
"Gogoan hartzeko izenak", Euskal Memoria Fundazioaren iazko liburuaren erakusketa, zabalik izango da Markina-Xemein herrian, abenduaren 5etik 22ra arte. Lanaren egilea Joseba Zabalza argazkilari iruindarra da. Erakusketa Uhagon kultur aretoan, Udaletxe sarreran eta Kartzela Zaharrean ikusgai. Abenduaren 5ean, 19:00etan, argazkien egileak htzaldi bat emango du.
2018-10-15 17:00 Berriozarko Udaletxearen kulturgunean
"Gogoan hartzeko izenak", Euskal Memoria Fundazioaren iazko liburuaren erakusketa, zabalik izango da Berriozarren, urriaren 15tik 27ra arte. Lanaren egilea Joseba Zabalza argazkilari iruindarra da. Erakusketa Berriozarko Kulturgunean ikusgai eta urriaren 24an, datorren asteazkenean, 19:30ean, argazkien egileak htzaldi bat emango du.
2018-09-28 11:00 Donostiako Koldo Mitxelena Kulturnea
Datorren ostiralean, irailaren 28ean, Euskal Memoria Fundazioak bere aurtengo lan monografikoa: Euskal Herriko Pegatak 2, (1980-1989) aurkeztuko du Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean. Aurkezpenean Iñaki Egañak, Euskal Memoria Fundazioko presidentea, eta Pablo Salgadok, lanaren editorea, hitza hartuko dute.
2018-09-17 19:00 Laudioko Kultur Etxean
"Gogoan hartzeko izenak", Euskal Memoria Fundazioaren aurtengo liburuaren erakusketa, zabalik izango da Laudion, irailaren 17tik 29ra arte. Lanaren egilea Joseba Zabalza argazkilari iruindarra da. Erakusketa Laudioko Kultur Etxean ikusgai eta irailaren 17an, datorren astelehenean, bisita gidatua izango da argazkien egilearekin.
2018-09-03 19:00 Udaletxeko areto nagusia
"Gogoan hartzeko izenak", Euskal Memoria Fundazioaren aurtengo liburuaren erakusketa, zabalik izango da Oiartzunen, irailaren 3tik 16ra arte. Lanaren egilea Joseba Zabalza argazkilari iruindarra da.
2018-07-24 19:30 Agoizko Kultur Etxean
"Gogoan hartzeko izenak", Euskal Memoria Fundazioaren aurtengo liburuaren erakusketa, zabalik izango da Agoizen, uztailaren 24tik abuztuaren 7ra arte. Egilea Joseba Zabalza argazkilari iruindarra da. Inaugurazioa 19:30etan izango da.
2018-03-02 19:00 Otxandioko Bolalekuan
"Gogoan hartzeko izenak", Euskal Memoria Fundazioaren aurtengo liburuaren erakusketa, zabalik izango da Otxandion, martxoaren 2tik 16ra. Egilea Joseba Zabalza argazkilari iruindarra da. Inaugurazioan hitz egingo du egileak.
2018-02-16 18:00 Donostiako Carlos Santamaria Zentroa
Hurrengo otsailaren 13an Joxe Arregi Izagirreren heriotzaren 37. urteurrena izango da. Azken urteetan Torturaren Aurkako Eguna egiten da Euskal Herrian data berean. Urte honetan Euskal Memoria Fundazioak ekitaldi berezi bat antolatu du Donostian. Ekitaldian parte hartuko dute Laura Pegok, IVAC-KREIren kidea; Jose Schulmanek, Liga Argentina de los Derechos del Hombre-ko idazkari nazionala eta Eugenio Etxebestek, Euskal Memoria Fundazioko partaidea. Ekitaldia ez da izango 13an, 16an baizik, Donostiako Carlos Santamaria Zentroan,
2018-01-17 18:30 Antzara gunea, Mendillorri
Hurrengo asteazkenean, urtarrilaren 17an, aurtengo lan monografikoa aurkeztuko du Euskal Memoria Fundazioak Mendillorriko Antzara gunean. "Gogoan hartzeko izenak" izenburupean, Joseba Zabalza argazkilari iruindarrak prestatu du edizioa. Ekitaldian parte hartuko du Zabalzak.
2017-12-18 17:30 Ondarroako Udal erakusketaren aretoa
"Gogoan hartzeko izenak", Euskal Memoria Fundazioaren aurtengo liburuaren erakusketa, zabalik izango da Ordarroan, abenduaren 18tik aurrera. Egilea Joseba Zabalza argazkilari iruindarra da.
2017-09-21 12:00 Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunea
Hurrengo ostegunean, irailaren 21ean, aurtengo lan monografikoa aurkeztuko du Euskal Memoria Fundazioak. "Gogoan hartzeko izenak" izenburupean, Joseba Zabalza argazkilari iruindarrak prestatu du edizioa. Ekitaldian parte hartuko dute Iñaki Egaña, Euskal Memoriaren presidentea; Joseba Zabalza, egilea, eta euskal gatazka politikoaren biktimen senide batzuk.
2017-06-16 19:30 Berdintasuna elkartea
"Euskal Herrkiko Pegatak (1965-1979)" liburaren aurkezpena ekainaren 16an izango da Uharteko Berdintasuna elkartean. Aurkezpenaren ostean "Nortasuna" laburmetraia ikusgai leku berean. Hilaren 12an 16ra, pegatinen erakusketa.
2017-05-26 20:00 Iruñeako Peña San Fermín
Euskal Memoria Fundazioaren azken liburuaren aurkezpena maiatzaren 26an izango da Peña San Fermin lokalan, Iruñean. Ekarri zure pegatak Euskal Herriko bilduma osatzeko.
2017-04-08 13:00 Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoan
1936ko errepresaliatuak oroitzeko eta omentzeko ekitaldia antolatu dute Bideko Mitxingorria elkarteak eta Euskal Memoriak Fundazioak. Apirilaren 8an izango da lore eskaintza Gustavo de Maeztu Museoan, Lizarran.
2017-02-15 19:00 Burlatako Jauregian
Iheslariak.Euskal erbestea. Iragana, oraina eta gerora begirada bat lelopean, liburuaren egileak, Iñaki Egaña, eta iheslari ohiak, Ion Irazola, mahai inguru bat osatuko dute otsailako hirugarren azteazkenean Burlatako Jauregian, Burlatako Sortuk antolatuta.
2016-11-25 19:00 Arbizuko Udaletxean
Frankismoa Euskal Herrian lelopean, liburuaren egileak, Iñaki Egaña, hitzaldi bat eskainiko du ostiral honetan Arbizuko Udaletxeko batzar gelan
2016-11-17 19:30 Arrano Elkartea (Iruñea)
El Franquismo en Euskal Herria lelopean, liburuaren egileak, Iñaki Egaña, hitzaldi bat eskainiko du ostegun honetan Iruñeako Arrano Elkartean.
2016-11-04 19:00 Muskizeko Kultur Etxea
"Iheslariak:Euskal Erbestea (1936-2015)" Euskal Memoria Fundazioaren azken lan monografikoa izan da. Liburuaren aurkezpena egingo dugu Muskizeko Kultur Etxean, azaroaren 4an, ostirala. Ekitaldian hitza hartuko du Iñaki EgañaK, liburuaren egilea.
2016-04-25 19:00 Urdaneta 9, Donostia
"Iheslariak:Euskal Erbestea (1936-2015)" Euskal Memoria Fundazioaren azken lan monografikoa izan da. Liburuaren aurkezpena egingo dugu Koldo Mitxelena Kulturunean apirilaren 25ean, astelehena. Ekitaldian hitza hartuko dute Iñaki Egaña, liburuaren egileak, eta Eugenio Etxebeste Arizkuren Antton, deportatu ohiak.
2016-04-20 19:00 CC La Bolsa - Pilota 10
"Iheslariak:Euskal Erbestea (1936-2015)" Euskal Memoria Fundazioaren azken lan monografikoa izan da. Liburuaren aurkezpena egingo dugu Bilbon apirilaren 20an, asteazkena. Aurkezpenean hitza hartuko dute Iñaki Egañak, liburuaren egilea, eta Eugenio Etxebestek Antton, deportatu ohia.
2016-03-11 19:00 Legazpiko Kultur Etxea
"Iheslariak:Euskal Erbestea (1936-2015)" Euskal Memoria Fundazioaren azken lan monografikoa izan da. Liburuaren aurkezpena egingo dugu Legazpiko Kultur Etxean martxoaren 11an, ostirala. Ekitaldian hitza hartuko dute Iñaki Egaña, liburuaren egileak, eta Eugenio Etxebeste Arizkuren Antton, deportatu ohiak.
2016-02-11 19:00 Oñati
Paco Etxeberriak Torturaren Ikerketa Proiektuaren gaineko argibideak emango ditu otsailaren 18an egingo duen hitzaldian. Hala, besteak beste, azalduko du: egun zein egoeratan dagoen ikerketa, datuak jasotzeko ze metodologia erabiltzen dabiltzan, ze arlotako ikerlariak dabiltzan lanean, zenbat testigantza jaso dituzten, nola egiaztatzen dituzten testigantzak (Istanbulgo protokoloa), edo ze helburu duen ikerketa honek. Oñatiko Euskal Memoria taldeak antolatu du ekitaldia.
2015-11-19 19:00 Garesko Udal liburutegia
Ekitaldi honetan hartuko dute hitza Josetxo Etxeberria eta Joxerra Bustillo, Euskal Memoria Fundazioaren kideek.
2015-11-18 20:00 Euskal Etxea, Placeta Montcada, 1-3
Ahotsa.info taldeak antolatuta, ekitaldian Jon Arretxe idazleak; David Fernandez kazetariak, eta Karmele Urbistondo Euskal Memoriaren kideak hartuko dute hitza. "Galdutako objektuak" dokumentala ere aurkeztuko da.
2015-10-30 19:30 Gallartako Kultur Etxea
Urriaren 30ean izango da Euskal Memoria Fundazioaren aurkezpena Gallartako Kultur Etxean. Ekitaldian Joxerra Bustillok eta Iñaki Egañak hitza hartuko dute. Gerra zikina eta Euskal Memoriaren lana izango dira hizpideak hitzaldian.
2015-09-10 19:00 Garesko Albaren plazan
Duela 25 urte Begoña Garcia Arandigoien "Alba" hil zuen El Salvador-eko Armadak. Urteurrenean, Izarbeibarko Asanblada Feministak antolatu du omenaldi bat bere herrian, Garesko Albaren plazan. Ekitaldian Garesko udalak, bere lengusua Sergiok , Euskal Memoria Fundazioak eta Askapenak parte kartuko dute.
2015-09-08 13:00 San Pedro kalea, Hondarribia
Senideek, herritar batek eta Euskal Memoria Fundazioko lehendakari Iñaki Egañak hartuko dute parte ekitaldian.
2015-09-06 10:30 / 12:30 El Rasoko Leizea - Otsoportillo
Faxismoaren aurka, oroimenaren alde. Fusilatuei omenaldia 79. urteurrenean El Rasoko Leizean (10:30ean) eta Otsoportilloko osinan (12:30ean), Urbasan. Antolatzailea, Etxarri Aranazko udala.
2015-08-30 10:30 Legasako plazan
Desagerpen bortxatuen Nazioarteko Egunean, abuztuak 30ean, Sagardia Goñi familiaren omenez ekitaldi bat antolatu dute Amapola del Camino eta Euskal Memoria elkarteek. Hitzordua Legasako plazan izango da, goizeko 10:30ean. Handik Legarrea-ko leizera joango da eta eguerdiko 14:00etan bazkaria, 15 euroren truke. Izena emateko bidal dezakezu mezu bat helbide honetara: bidekomitxingorria@gmail.com
2015-06-19 19:30 Bilboko Arriaga plaza
Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Aldeko Euskal Plataformak Bilboko sarraskiaren biktimei omenaldia egiteko deialdia egin du. Ekitaldia ekainaren 19an, 19:30ean, Bilboko Arriaga plazan izango da.
2015-06-17 19:00 OÑATIKO KULTUR ETXEAN
Egiari zor-en eskutik, Ane Muguruzak eta Karmelo Arregik hitza hartuko dute Oñatiko Kultur Etxean, "Itzaletik argira" lelopean. Hitzaldia "Irunberri Oroituz 25.urteurrena"-ren ekimenean kokatzen da eta ekainaren 17an izango da, arratsaldeko 19:00etan.
2015-06-05 12:00 Katakrak liburudenda. Iruñea
Mikel Zabalza auziari buruzko filmaren proiektua aurkeztuko da ostiral honetan Iruñeako Katakrak liburudendan. Proiektuaren izenburua "Galdutako objektuak" da eta aurkezpenean filmaren babesleak eta Mikel Zabalzaren senideak izango dira. Egiari zor taldeak eta Euskal Memoria Fundazioak babestu dute proiektu hau. Ordezkariek hitza hartuko dute ere ekitaldian.
2015-06-01 17:00 Iruñea
Orain dela 25 urte Susana Arregi eta Jon Lizarralde hil ziren eta German Rubenach larri zauritu zituzten Irunberriko arroilan. Gertaera hura gogoratzeko "Irunberri sentituz" erakusketa antolatu da eta euren hiru herrietan egongo da ikusgai: Errotxapean (Arrano Elkartea), Andoainen (Urigain KE, arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara) eta Oñatin (Kultur Etxea, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara). Estrenaldia Iruñean izango da ekainaren batean. Astebete geroago Andoainen egongo da, 7tik 14ra, eta Oñatin, ekainaren 15etik 28ra. Erakusketan 30 bat lan ikusi ahal izango dira: egurrezko eta harrizko eskulturak, pinturak eta idatziak.
2015-05-07 11:00 Donostiako Liburutegi Nagusiko jarduera aretoa
2015-04-30 19:00 Eta Kitto elkartea, Eibar
"Euskara, ospela eta egutera" dokumentala eskainiko da apirilaren 30ean Eibarren. Proekzioa Eta Kitto euskara elkartean (Urkizu,11) izango da arratsaldeko 19:00etan. Emanaldiaren ondoren Dabid Anautek hartuko du hitza.
2015-03-13 19:00 La Bolsa eraikina, Bilboko Alde Zaharra
"Deklaratu gabeko gerra. Estatu-terrorismoa Euskal Herrian" Euskal Memoria Fundazioaren azken lan monografikoa izan da. Liburuaren aurkezpena martxoaren 13an izango da Bilbon. Ekitaldian historialaria eta liburuaren sarreraren egilea den Iñaki Egañak eta gerra zikinari buruzko lekukotasuna emango duen pertsona batek hartuko dute parte. Hitzaldia 19:00etan hasiko da Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean.
2015-03-11 19:00 Deba, Ispiluen Gela
Iñaki Egaña liburuaren egileetako batek aurkeztuko ditu Deban gerra zikinaren ondorio nagusiak, Euska Memoriaren aurtengo lan monografikoan jasotzen diren gertakariak ardatz.
2014-06-09 20:30 Leidor Zinema (Tolosa)
Tolosako Galtzaundi elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Memoria fundazioak elkarlanean antolatuta, "Euskara, ospela eta egutera" dokumentalaren emanaldia eskainiko da Leidor zineman.