Albisteak
Badator aurtengo lan monografikoa: "Iheslariak. Euskal erbestea"
2015-11-11
Euskal Memoria Fundazioaren aurtengo lan monografikoa inprimategian da dagoeneko eta laster izango da gure babesleen eskuetan. Ia mila orri dauzka liburuak eta erbestea da bere oinarria, hain zuzen ere. Atzoko eta gaurko iheslariak, exiliatuak eta deportatuak azaltzen dira liburuaren orrietan, 1936tik 2015era. Iñaki Egaña, historialaria eta Euskal Memoria Fundazioaren presidentea da lanaren egilea.
@ (2010-2024) Euskal Memoria Fundazioa. Ama Kandida Etorbidea 21, Denak Poligonoa 200-201. 20140 - ANDOAIN
Tel. 688 693 778 E-mail:info@euskalmemoria.eus