Albisteak

Fernando Larruquert, Euskal Memoria Fundazioaren sotzailetako bat, zendu da

2016-10-20

Fernando Larruquert, zinemagile eta argazkilaria, Irungo bere etxean zendu da 82 urterekin. Larruquert Euskal Memoria Fundazioaren sortzailetako bat izan zen 2009 urtean eta beti egon zen hurbil, gure lanak zein ikerketak jarraitzen eta sustatzen. Oso ezaguna euskal kulturaren munduan, Fernandok, Nestor Basterretxearekin batera zuzendu zuen Ama Lur filma mitikoa frankismoaren garaian. Euskal zinema modernoari hasiera eman zion filma horrekin, baina beste filma batzuk ere zuzendu zituen, Agur Everest, Pelotari edo Euskal Herria-Musika, besteak beste. Azkeneko urteetan argazkigintza izan zuen bizibide, Irungo Lamia argazki dendan. 2008 urtean aurkeztu zuen argazki erakusketa bat Donostian, Larru hunkitua lelopean.

Fernando Larruquert, Euskal Memoria Fundazioaren sotzailetako bat, zendu da
Fernando Larruquert. Argazkia: www.kaixo.blogspot.com