Albisteak

Kolaborazio hitzarmena Bartzelonako Unibertsitatearen CRAI Pavelló de la República liburutegiarekin

2016-11-17

Urriaren hasieran Lourdes Prades i Artigas, CRAI Pavelló de la República liburutegiaren arduradunak eta Euskal Memoria Fundazioaren presidente Iñaki Egañak hitzarmena sinatu zuten. Horren bidez Euskal Memoriaren liburuak eta aldizkariak Bartzelonako Unibertsitatearen liburutegian ikusgai eta irakurgai egongo dira hemendik aurrera. Era berean, CRAI Pavelló de la Repúblicaren sare sozialek, blogek eta aldizkariek horien berri emango dute. Bi erakundeek  euren argitalpenak trukatu dituzte.  

Kolaborazio hitzarmena Bartzelonako Unibertsitatearen CRAI Pavelló de la República liburutegiarekin
CRAI Pavelló de la Repúblicaren eraikina