Albisteak
"Gogoan hartzeko izenak" liburuaren argazkiak Ondarroako Udal erakusketa aretoan
2017-12-19
"Gogoan hartzeko izenak", Euskal Memoria Fundazioaren aurtengo liburuaren erakusketa, zabalik egongo da Ordarroan, abenduaren 29ra arte. Argazkien bilduma Udal erakusketa aretoan dago ikusgai. Liburuaren egilea Joseba Zabalza argazkilari iruindarra da. Zabalzak ibilbide luzea egindu argazkigintza munduan eta lau urtez egon da lan monografiko honekin. Euskal Herriko gatazka armatu eta politikoan isilarazitako biktimei buruzko lan indartsu eta sentikorra da. Liburuaren gidoia oso sinplea da, heriotzaren lekura itzuli dira biktimen senideak: amak, anai-arrebak, seme-alabak, ilobak… Eta toki berean, heriotza gertatu zen lekuan, denak agertzen dira argazkietan. Orrialde hauetan ez dira sartzen biktima guztiak, ezinezkoa da, baina hainbat kasu aipatzen dira liburuan, guztira 105. Ondarroako Udalak antolatu du erakusketa.
@ (2010-2025) Euskal Memoria Fundazioa. Ama Kandida Etorbidea 21, Denak Poligonoa 200-201. 20140 - ANDOAIN
Tel. 688 693 778 E-mail:info@euskalmemoria.eus