Albisteak
Aurtengo Ibilbideari Elkar saria Euskal Memoria Fundazioarentzat izango da
2018-04-17
Euskal Memoria Fundazioaren presidenteak, Iñaki Egañak, jasoko du ostegun honetan Andoainen aurtengo Ibilbideari Elkar saria, bereziki transmisio lana egiteagatik, Elkar Fundazioaren aburuz. Ekitaldia Martin Ugalde Parkean izango da, 19:00etan. Durangoko Gerediaga Elkarteak eta Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak, besteak beste, jaso dute aurretik sari hau. Hasieratik oroimena biltzea eta zabaltzea izan da Euskal Memoriaren helburu nagusia eta orain dator aitorpena eta saria Elkar Fundazioaren eskutik. Lan horretan bi balio ikusten ditu Elkar fundazioak.
Batetik, "geure buruaren jabe izateko ahalegina, garrantzitsua baiteritzogu Euskal Herrian gai izatea zer izan nahi dugun erabakitzeaz gain, zer izan garen eta zer gertatu den irakurri, ulertu eta zabaltzeko gai izatea". Beste aldetik, Elkar Fundazioak azpimarratu du "transmisioa, herri honen historia eta kultura guk geuk zabaldu behar dugu ondorengoen artean, eta bide horretan garrantzi handikoa da Euskal Memoria Fundazioaren ekarpena". Bukatzeko, Elkar Fundazioaren agiriak esan du "egiten ari den lanagatik, eta jarraipen luzea dezan esperantzarekin, 2018ko Ibilbideari Elkar saria, Euskal Memoria Fundazioarentzat" izango dela.
@ (2010-2024) Euskal Memoria Fundazioa. Ama Kandida Etorbidea 21, Denak Poligonoa 200-201. 20140 - ANDOAIN
Tel. 688 693 778 E-mail:info@euskalmemoria.eus