Albisteak
Iñaki Egañak Ibilbideari saria jaso zuen Elkar fundazioaren eskutik
2018-04-20
Elkar fundazioak bere sariak banatu zituen apirilaren 19an Martin Ugalde kultur parkean, Andoainen. Aurten Ibilbideari Elkar saria Euskal Memoria Fundazioari ematea erabaki zuen Elkar fundazioak. Jon Jakak, fundazioko kideak, sariaren argudioa azaldu zuen: Euskal Memoriak herri honi ezinbesteko ekarpena egiten diola balioztatu dute. Segidan, Joxemari Sorsek, Elkar fundazioko lehendakariak, Iñaki Egañari eman zion saria. Euskal Memoria Fundazioaren presidenteak, hitzaldi labur batean, eskerrak eman zizkion Elkarri. Ekitaldi berean, MA kolektiboak aurtengo Joseba Jaka beka jaso zuen. Andoaingo ekitaldian hainbat lagunek parte hartu dute, bereziki kultura eta euskalgintzaren arloko ordezkariak.
@ (2010-2024) Euskal Memoria Fundazioa. Ama Kandida Etorbidea 21, Denak Poligonoa 200-201. 20140 - ANDOAIN
Tel. 688 693 778 E-mail:info@euskalmemoria.eus