Albisteak

Espetxeratutako pertsonen zerrenda osatzeko preso guztien argazkiak behar ditugu

2019-12-01

Gure herriaren memoria historikoari buruzko hainbat material bildu, sailkatu eta zabaltzeko lanak ezin du itxaron. Xabier Peñalver arkeologoak zuzentzen duen proiekturako muralen eta pintaden argazkiak bidaltzeko bideak zabalik jarraitzen duen bitartean, oraingoan espetxeratutako pertsonen zerrenda osatzen saiatzeko deia egiten dugu, haien erretratuak barne. Euskal Memoria Fundazioak espetxeetan gertatutakoa lehen lerrora ekarri nahi du, eta aurten argitara emango du lehenengo zatia. Horrela, azken hamarkadetako (1978-2018) euskal preso politikoen irudiak bildu nahi ditugu proiektua osatzeko.

Dimentsio horietako lana gure babesleen, eta oro har, publikoaren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke egitea. Hori dela eta, preso baten irudi identifikatua (izen-abizenak, eta jaioterria ere ahal izanez gero) duen pertsona guztiei argazkia gure e-posta kontura bidaltzea eskatu nahi diegu (zubia@euskalmemoria.eus) edo WhatsApp mezu baten bidez 688 693 778 telefono zenbakira bidaltzea. Aldez aurretik, milesker.

Espetxeratutako pertsonen zerrenda osatzeko preso guztien argazkiak behar ditugu
Espetxeratutako pertsonen zerrenda osatzeko preso guztien argazkiak behar ditugu