Albisteak

“Burdin hesien arteko erresistentzia” liburua babesleen artean banatzen ari da

2023-12-22

Azken orduko arazo tekniko batzuk gainditu ondoren, 2023ko liburua Euskal Memoria Fundazioaren babesleen artean banatzen ari da. "Burdin hesien arteko erresistentzia. Frankismoko azken euskal preso politikoak (1958-1978) da bolumenaren izenburua. Iñaki Egaña historialaria da liburuaren egilea. Edizio honetan, lehen aldiz, 1938tik 1978ra 15.000 euskal preso politikoren izenak biltzen ditu, herriz herri. Liburuarekin batera, Euskal Memoria aldizkariaren azken alea ere banatzen da.

Liburu honekin ixten da Euskal Memoria Fundazioak euskal preso politikoei buruz hasitako trilogia. 2019an, Karlos Trenorren liburuan, 1979tik 2011ra bitarteko etapari heldu genion. Hurrengo urtean argitaratu genuen “Askatasun Haizea”, 9.000 preso politiko baino gehiagoren fitxekin. Oraingo honetan, 1958tik, ETAren sorreratik, 1978ra, Espainiako Konstituzioa onartu zen urtera, arteko garaia aztertu dugu.

Kronika horretan, diktadurako eta trantsizioko gertaera garrantzitsuak eta gertaera horien inguruabarrak azaltzen dira. Kontakizunean, espetxeetako borrokak, ihesak, lege errepresiboak, epaiketak, torturak, indultuak eta amnistiak, presoen barne-antolaketa edo une bakoitzean aplikatutako kode penalak deskribatzen dira. Hori guztia frankismoaren azken euskal preso politikoek bizi izandakoaren erretratu zabala eraikitzeko.

“Burdin hesien arteko erresistentzia” liburua babesleen artean banatzen ari da
Herrera de la Manchako espetxean dauden presoen alde