Argitalpenak

Askatasun haizea

2020-11-18

1950. hamarkadaren bukaeratik gaur arte, Euskal Herriko milaka pertsona zigortu dituzte kartzela-zigorrekin: epaiketa sumarisimoetan, auzitegi militarretan, Ordena Publikoko Auzitegian (TOP) edota haren ondorengoan, oraindik indarrean dagoen Auzitegi Nazionalan. Epaiketarik gabe zuzenean kartzelara bidali dituzten pertsonen kasuak ere ezagutu ditugu Euskal Herrian, dinamika errepikatuan. Batzuk hainbat egunez edo astebetez kartzelaratu zituzten, komisaldegi eta kuarteletako galdeketak gainditu ondoren. Beste batzuk bost, hamar, hogei edo urte gehiagoz egon dira kartzelan. Ehunka kartzelan daude oraindik.

 

Borroka politikoetan parte hartzeagatik errepresaliatutako pertsonen zerrenda osatu dugu, premisa ideologiko desberdinetakoak: nazionalismo moderatutik hasi eta ezker iraultzaile erradikalenera, militante sozialistak, komunistak, errepublikanoak, anarkistak, kristauak, sindikalistak, karlistak, intsumisoak eta askapen borrokan engaiatutako abertzale boluntarioak barne. Kartzelatik ateratzeko grina partekatu duten pertsonak. Lehen aldiz, izen guztiak edizio bakarrean bildu ditugu.

Askatasun haizea
Askatasun haizea