Argitalpenak
Euskal disidentzia, errepresioa eta espetxea
2019-11-21
Euskal Herriaren historian zehar, euskal disidentziaren aurka erabilitako zigorra izan da espetxea. Ez da inolaz ere adierazpide errepresibo bakarra; bada, ordea, zuzenbideaz haraindi eta boterean daudenen mesedetarako bakarrik sortutako zigor kodean oinarritutako zerbait. Miguel Castells abokatuak adierazi bezala, estrategia errepresibo zabalago baten baitan kokatzen da kartzela, ezbairik gabe –gehituko genuke–, errepresiboa, ideologikoa, hertsatzailea eta mendekatzailea den zigor-eredua.
Espainiako eta Frantziako hamaika presondegiren barruan eginiko borrokek, kanpokoek, dispertsioak, gaixotasunak eta heriotzak ezaugarritu dute euskal preso politikoen bizimodua urte hauetan guztietan. Horrela, haien egoerak izandako bilakaera aztertzearekin batera, lan monografiko honek espetxeei eta, batik bat, euskal presoei izen-abizenak jarri nahi izan dizkie, 1978an Espainiako estatua monarkia parlamentario bezala nazioartean bedeinkazioa jaso zuenetik –Konstituzioaren bidez– gaur egunera arteko bide gorabeheratsuan.
@ (2010-2024) Euskal Memoria Fundazioa. Ama Kandida Etorbidea 21, Denak Poligonoa 200-201. 20140 - ANDOAIN
Tel. 688 693 778 E-mail:info@euskalmemoria.eus