Argitalpenak

Gogoan hartzeko izenak

2017-12-20

2017ko Euskal Memoria Fundazioaren lan monografikoa Gogoan hartzeko izenak argazki-liburua da. Euskal Herriko gatazka armatu eta politikoan isilarazitako biktimei buruzko lan indartsu eta sentikorra da. Euskal Herriko gatazkari buruz hainbat liburu idatzi dira eta hitzaren ikuspegia izan da beti nagusia. Kasu honetan ideia oso desberdina da. Lehenengoz, egilea ez da idazlea, argazkilaria baizik. Hortik aurrera gauza guztiak aldatzen dira eta irudia bihurtzen da nagusi. Liburuak baditu testuak, jakina, baina tresna garrantzitsuena, dudarik gabe, argazkia bera da. Heriotzaren lekura itzuli dira biktimen senideak: amak, anai-arrebak, seme-alabak, ilobak… Eta toki berean, heriotza gertatu zen lekuan, denak agertzen dira argazkietan, biktimen izpirituen lekukotzat. Hori da liburuaren muina. Orrialde hauetan ez dira sartzen biktima guztiak, ezinezkoa da, baina hainbat kasu aipatzen dira liburuan, guztiar 105.

 

Liburuaren egilea Joseba Zabalza argazkilaria da. Lau urtez egon da Zabalza lan honekin, biktimekin harremanetan jartzen, heriotzaren lekua zehazten eta argazkiak ateratzen. Ibilbide luzea dauka egileak argazkigintza munduan eta hainbat argazki-liburu argitaratu ditu azken urteetan. Liburuaren sar hitzan, egileak bere asmoa azaldu du: “Nire helburua fotografiatu ditudan pertsonen bizipenetan sakontzea izan da, haiengana berotasun handiagoz hurbiltzea, liburura hurbilduko direnen bihotza ukituko duen lan bat egitea. Handinaegia izan da agian, helburua. Irakurleek emango dute epaia”.

"Gogoan hartzeko izenak" liburuaren hitzaurrea

Gogoan hartzeko izenak
Gogoan hartzeko izenak