Euskal Memoriako blogak

Euskal Memoriako blogak

Argentinako Kereilaren oztopoak eta erronkak

2016-10-07

Juan Mari Zulaika - Goldatuko kidea

Joan den martxoan Espainiako Justiziak galarazi egin zuen Argentinako Epailearen bisita, baina honek tinko eusten dio hurrengo hiletan Espainian aurkezteko ideiari egiazko aitorpenak argi erazteko 17 inputatuei, hots, Martin Villa, Osorio eta hainbat ministro ohiei eta torturatzaile izaniko Billy el Niño eta Jesús Muñecas kapitainari. Izango al du Maria Servinik eurei zuzenean galdeketak egiteko aukerarik? Baiezkoan, inputatu ahal izango ditu eta espainiar epaitegietan euren prozesamendua agindu edo okerrenean euren estradizioa? Ala, behin berriro eragotziko diote bere eginkizuna betetzen? Ba, bai! Heldu berri zaigu Estatuko Fiskaltzak aurkezpen horiek denak debekatu dituela, IUko kordinatzaile ohia Gerardo Iglesiasi, azken minututan debekatu dioten bezala jasandako torturak salatzea Asturiasko Epaitegian, Amnistia Legeaz arbuiatuz.

Azken hamabi hiletan, argentinar Epaileak 7 erregu edo exortu sartu ditu Donostia, Barakaldo, Gernika eta Bilboko epaitegietan, eta Estatuan beste hainbeste. Hemen, dagonekoz 6 kereilariek salatu ahal izan dituzte euskal justiziaren aurrean gertakari kriminalak. Badakigu eskari gehiago ere aurkeztuak izan direla, baina epaileen erantzunik ez dugu. Kontuan hartzen baditugu Buenos Aires-ko Epaitegi lehenengoan jasotako ehunka kereila zain dagoezela, tanta-tantako prozesu hau ezin jasangarria egiten zaigu. Eta epaile batek izan duen jarrera ikusita, gernikarrak esate baterako, Euskal Diozesiei informazio-bideak bideratu ditzala kereilanteak eskatzen dionean muzin eginaz, argi adierazten du ez duela bere eginkizuna benetan gogoz hartzen.

Jakina da espainiar epailetzako gehienek Memoria Historikoarenganako erantzukizunak alboratu dituela. Behar bada, Baltasar Garzoni gertaturikoa jarriko dute aitzakiatzat. Baina, gehiago exijitu behar zaie. Hemen datza euskal Udaletxeek hartzen doazen arduraren garrantzia, eurek beregain bertako epaitegietan kereila sartuaz; hala egin dute Iruñeak, Gasteizek, Mirandak, Eibarrek, Errenteriak, Elgetak, Otxandiok eta beste hainbat udalek, gero eta ugariago. Erabaki hauek betetzen badira, epailetza bera ohartuko da Memorian bustitzera behartuta dagoela; horrek gizarte osoan efektua ugalduko du, politikariek ere mugitu eraziz.

Epaitegitako ekimen hauek denek, nahiz eta oraingoz helburua ez lortu errudunak aulkian ezarriaz, medioei esker zabaltzen diren neurrian, 80 urtean gozatu duten inpunitatea zartatzen dihoakie eta benetako egi osoa zutitzen doa; hori bera helburu bat da. •