Izaera pertsonaleko datuak babesteko 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, aurreikusitakoarekin bat, honen bidez jakinarazten zaizu, zure datuak EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOAren titulartasunekoak diren fitxategietan jaso eta tratatuko direla, iraganeko esperientzia eta gertaerak dokumentatu eta argitara emateko xedez.
Hala, honako dokumentu hau sinatzearekin bat EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOAri berariazko baimena ematen diozu:
- Zure datu pertsonalak artxibatu eta tratatzeko. Ondorio hauetarako izaera pertsonaleko datutzat ulertuko da, edozein euskarri edo formatutan jasotzen den informazioa, eta pertsona fisiko bat identifikatzen edo identifikagarri egiten duena (ahots grabazio, argazki, informazio idatzi, etab.)
- Zure testigantza artxibatu, tratatu eta argitara emateko, EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOAk zu lekuko izan zaren garai edo/eta gertakarien inguruko ezagutza, esperientzia eta lekukotasunak jaso eta ezagutzera eman ditzan.
EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOAk, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu-neurriak hartuak ditu, betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza-jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOAk kontuan hartzen ditu datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun-neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, Datuen Babeserako Lege Organikoa eta beronen garapenerako araudia.
EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOAk, halaber, gogorarazten dizu noiznahi erabil ditzakezula sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak. Horretarako idatzi bat bidali beharko diozu EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOAri: Ametzagaña kalea, 19-behea, 20012 Donostia (Gipuzkoa). Eskariarekin batera, zure Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko duzu. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko da.